Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-11-20 | Jose Inazio Basterretxea
 

 

Isilpeko aurpegiak

Ortzi ilun baten mendean, eguzki-errainu batek argiztatzen du petrolioa gordetzeko kupela erraldoi bat. Haren ondoan, beste dozena-erdi bat. Eta haien artean, armaturiko patruila bat, altxorra jagoten. Egunkariko lerro-buruak honetara dio: Jihadaren milioiak.

Parisko sarraskiaren ostean, poliziak eta militarrak izan dira protagonista egunkarietan. Sarraskia prestatu omen duten jihadisten aurpegiak eta ipurmasailak erakutsi dizkigute. Politikariak, mandatariak eta estatu-buruak ez dira falta izan. Jende izutia kalean, hor nonbait.

Baina, delako gerra honetan aurpegi batzuk falta dira. Jakina da dirua behar dena gerra egiteko. Dirua behar zuen jauntxoak Erdi Aroan bere zaldia armatzeko. Dirua, Napoleonek Errusia inbaditzeko. Dirua, Frankok Espainiako Errepublika mendean hartzeko. Dirua, jihadistek.

Eta, non dira jihadisten petrolioa erosten duten erregai-konpainietako buruen aurpegiak? Non dira haien arte-lanekin trafikatzen duten merkatarien aurpegiak? Non dira jihadistekin tratuan dabiltzan bankarien aurpegiak? Zuriak eta kristauak izango dira, deskuiduan.

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.