Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-01-15 | Jose Inazio Basterretxea
 

 

Erregearen polboroiak

Elkarri bostekoa ematen ikusi ditut argazkian Espainiako erregea eta Espainiako Kongresuko presidentea, Felipe seigarrena eta Patxi Lopez. Argazkian, aise kentzen dio burua batak besteari.

Gogorapenak esnatu dizkidate biek. Patxi Lopez ikusten dudan bakoitzean, gogoratzen zait sozialistek eta popularrek egindako ituna Euskadi gobernatzeko. Madrilen esan du Lopezek desberdinen arteko akordioak egitea dela bere jomuga. Ez zuen halako askorik egin hemengo lehendakaria izan zenean. Eta Felipe erregea ikusten dudan bakoitzean, Gasteizko polboroi famatuak datozkit akordura. Ahoa trabatzen zait, irin eta gantzaz.

Era berean, Borboi berria ikustean, gogora datorkit ezen Espainiako errege delako horrek ez duela oraindik jaso bere etxean Kataluniako Parlamentuko presidentea.

Gabonetan ikusi dugunez, ondo egia da polboroi guztiak ez direla berdinak. Eta Epifania ostean, bere ezpalekoa dela errege bakoitza.

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.