Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-01-22 | Jose Inazio Basterretxea
 

 

Altzairua, hauskor

Altzairu-fabrika ikusi dut argazkian. Pabiloi handi bat, luzea eta garaia. Keak eta aireak garraiatzeko hoditeria. Txatarra biltzeko plaza. Ekoitzitako bobina laminatu erraldoiak zerupean uzteko eremu zabala. Eta altzairutegiko balkoi batean, langile bat kanpora begira: inurria Iratiko basoan.

Bizkaiko Labe Garaien ordezkoa den ACB Arcelor Mittalek Sestaoko lantegia itxi nahi du. Langileak, etxera. Ez da lehen aldia. Bizkaiko Labe Garai mitikoak hogeigarren mendearen hasieran eraiki zituzten. Laurogei urtean lanean jardun ostean, itxi egin zituzten, ez zirelako konpetitiboak. Haien ordez etorri zen orain itxi nahi dena, inauguratu zenean, modernoena.

Hogei urteren buruan, ACB -Acería Compacta de Bizkaia- hori jada ez da konpetitiboa. Mamua iratzartu da berriro. Txina da orain konpetitiboa, Sestaoko altzairua baino merkeagoa ekoizten du hark: hirutik bat merkeago. Sistemak, erakunde abstraktu omen den horrek, asmatu du enpresen arteko lehia. Sistema harrapaezin horrek bultzatu du globalizazioa, konkurrentzia indartzeko.

Baina, gure auzokoak, hezur-haragizko horrek, galduko du lanpostua.

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.