Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-02-12 | Jose Inazio Basterretxea
 

 

E=mc2...

Aztoratuta dabiltza fisikariak, zientzialariak oro har. Grabitazio-uhinak, Einsteinek teoria batean azaldu zituen haiek, badira izan, nonbait. Detektatu egin dituzte... harrapatu egin dituzte. Hor hemen dira ikusgai, baita egunkarien azaletan ere, joan den mendeko zientzialariaren aurpegi ezaguna eta oraingo aurkikuntza irudikatzen duten infografia deigarriak.

Kontu honek guztiak niri San Agustin ekarri dit gogora. Ikusten ez diren gauzei buruzko fedea lana da Aljeriako filosofo ezagunaren idatzietako bat. Eta han dio, besteak beste, ikusten ez direnak badirela eta horiek gidatzen dituztela gure urratsak.

Adiskidearen borondate ona ez da ikusten, baina sinetsi egiten da, dio. Hau edo hura sinesteak mundua eraldatzeko eta unibertsoa ulertzeko tarteak irekitzen ditu, batzuetan totalitarismorik ankerrenak badakartza ere. Indartsua da fede delako hori. Zer pentsatua ematen du, filosofiaren kasuan izan, fisikarenean izan.

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.