Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-02-26 | Jose Inazio Basterretxea
 

 

Lotsaizuna

Beltzez jantzita burutik oinetara, lau lagun, poliziak. Beltzez jantzita burutik behera, bi lagun, emigranteak. Seiak, plastiko eta egur zatiz egindako txabola baten aurrean. Horixe gaurko argazkia.

Lileko auzitegiak baimena eman du: Frantziako Gobernuak kanporatu ahal izango ditu Calais inguruan diren errefuxiatuak, eta haien kanpalekua suntsitu ahal izango du. Legea eta ebazpena alde ditu Frantziako Gobernuak, kontra iheslariek.

Urik eta argindarrik gabe bizi dira txabola horietan iheslariak. Haien osasunaz arduratu dira Frantziako gobernariak. Hara! Ondoan den Belgikak mugak itxi ditu. Hura ere iheslarien osasunaz arduratuta, ezta?

Lotsaizuna, ignominia da erromatar militarrek praktikatutako zigor bat. Zigor horretara kondenatuak, galtzak solte, lehen lerroan igortzen zituzten arerioen posizioak erasotzera. Lotsa eta heriotza eragin nahi zitzaien batera... Calaiseko kanpalekua desegiteak, zer bilatzen du?

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.