Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-04-22 | Jose Inazio Basterretxea
 

 

Arrakadak joko-zelaian

Lehen orrialdekoa bada ere, txiki-txikia gaurko argazkia. Ematen du moztu, iturrietan jarri, eta iturrietara jolasteko aukera emateko pentsatua dela. Umetan, iturri horietan, edari gasdunen txapen barrualdeetan, itsasten genituen gure kirol-heroiak: txirrindulariak-eta. Haiekin lasterketak egiteko plazako kioskoaren inguruan. Gutxirekin jolasten umeak orduan.

Kuriosoa da gaurko azaletan kirolak, futbolak, hartu duen tarte zabala ikusita, orrialde erdiak eta ia oso-osoak hartu baititu hainbat kasutan, diodan argazkitxoak bi euroko txanponaren besteko zabalera baizik ez edukitzea. 'Ez da futbola', esan dezake baten batek. 'Ez da gizona', beste batek. Eta biek arrazoi: kostatu egiten da arrakada femeninoa ikustea egunkarietan. Kirol orrialdeetan ez da erraza. Lehen orrialdeetan, zer esanik ez.

Gaur, Bera-Berako kirolari bat azaldu dute argazkitxoan. Eta dio hark: 'Anbizio handiko taldea gara'. Anbizioa behar du egunkariak emakume kirolaria azalera ekartzeko. Anbizioa, emakumeak berak hori exijitzeko. Berdintasuna esaten, benetan justiziazkoa denari.

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.