Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-05-13 | Jose Inazio Basterretxea
 

 

Ostrukarena

Lotsaizunaren murala: Mikel Zabalza torturapean hil zuten. Pareta txiki batean marraztu dute Zabalzaren erretratu modukoa, eta letra handitan dago tortura hitza idatzita. Datu bat ere badago bertan: berrogeita hamar urtean, hiru mila eta seiehun tortura-salaketa izan dira Euskal Herrian.

Ez dute ikusi nahi. Guardia Zibilak ez du ikusi nahi salaketa publikoa. Madrilgo Gobernu-ordezkariak ez du ikusi nahi. Beste arrazoi batzuengatik, baina, haiei ere lotsa ematen die. Eta kentzeko agindu dute. Agindu...

Ostrukarena egin nahi dute: ezikusiarena. Ostrukaren portaera deskribatzean, esan ohi da burua sartzen duela zulo batean, inguruan gertatzen denak asaldatzen duenean. Mito bat da, gehien-gehienetan korrika batean ateratzen baita. Ondo legoke hegazti erraldoiarengandik zerbait ikasi eta, hautsak atzean utzita, alde egingo balute. Alde. Pasodoble zahar hura, 'Pasa la banda'... musika horrekin dute joatea.

 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.