Komunitatea

Mikel Ibarguren

Haikuketan (6)

Asteazkena, 2015-02-25 | Mikel Ibarguren

Gure ametsek

argia dute pizten

ilunordutan

***

Ahapez dator

egun berria gure

orpoetara

***

Arrats gordean

isiltasuna zaigu

sarri mintzatzen

Haikuketan (5)

Asteazkena, 2015-02-18 | Mikel Ibarguren

Idealista

bat naiz, errealista

naizen heinean

***

Utopia da

nire ez-lekuaren

muga bakarra

***

Eta Itaka

helmuga beharrean

bidea balitz?

Haikuketan (4)

Larunbata, 2015-02-14 | Mikel Ibarguren

Nonbait izanik

inon izatekotan

nonahi nahiago

***

Ibilbideak

erakusten dit beti

nondikan joan

***

Goian zerua

ta behean bidea

aski dut gaurkoz

 

 

Haikuketan (3)

Igandea, 2015-02-01 | Mikel Ibarguren

Atzoko gauak

ekarri du berekin

gaurko eguna

***

Barne-ahotsak

esaten dit goizero

iratzartzeko

***

Akorduetan

etorriko dira gaur

egun galduak

Haikuketan (2)

Asteazkena, 2015-01-21 | Mikel Ibarguren

Paisaia nire

barne egoeraren

ispilua da

***

Masustak bide

ondoko sasitzan

oroiminetan

***

Esperantzarik

gabe noa aurrerantz

itxaropentsu

Haikuketan (1)

Igandea, 2015-01-04 | Mikel Ibarguren

Pentsakor nago

orri zuriari so,

hitza non dago?

***

Berbak barruan

duen pentsamendua

idatzi nahi dut

***

Bakardadea

nire barnebideko

itzal hotza da

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.