Komunitatea

Mikel Ibarguren

Haikuketan (15)

Osteguna, 2015-06-11 | Mikel Ibarguren

Lo gutxiago

eta amets gehiago

eginez nator

***

Existitzea

benetan izatea

da asko jota

***

Isilpe honen

amildegian doa

pentsakizuna

Haikuketan (14)

Osteguna, 2015-06-11 | Mikel Ibarguren

Zalantza bat dut

ezin zehazturiko

zalantzan

***

Memoriak dit

ezartzen betidanik

norabidea

***

Noiztik gabiltza

ezerezaren bila

eskuak hutsik?

Haikuketan (13)

Osteguna, 2015-06-11 | Mikel Ibarguren

Zure izena

ikasi zuten atzo

nire ezpainek

***

Sentimenduak

arrazoiari buruz

ez daki ezer

***

Zure lurrina

dakar udaberriak

azal berritan

Haikuketan (12)

Igandea, 2015-04-19 | Mikel Ibarguren

Esan daitezkeen

esan gabeko hitzak

ditut gordean

***

Eta bagoaz

denbora galdu gabe

urrun hartara

***

Hemen honetan

egin nahi dut aldarri

aldi berria

Haikuketan (11)

Igandea, 2015-04-19 | Mikel Ibarguren

Pospolo batek

ezin du bakarrikan

gaua argitu

***

Urreliliak

goizero zabaltzen du

bere begia

***

Esna orduko

neure bila hasten naiz

barru-barrutik

 

Haikuketan (10)

Asteartea, 2015-03-31 | Mikel Ibarguren

Banaiz ta beraz

existitzen dudala

deduzitzen dut

***

Batzutan sustrai

beste batzutan hosto

izan nahi nuke

***

Handikan hona

edo hemendik hara

baina itzuli

Haikuketan (9)

Asteartea, 2015-03-31 | Mikel Ibarguren

Ipar-orratzak

zure latitudea

seinalatzen du

***

Zure aldabak

esnatzen nauenean

zoriontsu naiz

***

Zure laztanen

ezkatak azalean

zaizkit itsatsi

Haikuketan (8)

Igandea, 2015-03-15 | Mikel Ibarguren

Geroko gero

iragana ez dago

oraina baino

***

Zure begian

ikusi dut gorderik

nire biharra

***

Zutaz oroituz

ortzemuga berriak

zaizkit urratzen

Haikuketan (7)

Igandea, 2015-03-15 | Mikel Ibarguren

Espazioa

ausentzian dagoen

presentzia da

***

Oihartzun batek

beti itzultzen digu

ahots galdua

***

Leiho ertzetik

argiak nire mina

du arakatzen

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.