Komunitatea

Mikel Zumeta

Amnesia

Astelehena, 2015-05-04 | Mikel Zumeta

Argikerian

 

Zurekin nor naizen gogoratu nuen,

orain zu gabe ez dakit nor naizen.

 

 

Birikak

Astelehena, 2015-05-04 | Mikel Zumeta

PlaygroundLove

 

Galderaz beteriko salbamentu baltsa duzu esku hartean,

zulatua noski.

Galderak, puzterakoan sartu zenitun,

orain zulotik irtetea ezin galerazi.

Z.E.A

Astelehena, 2015-03-09 | Mikel Zumeta

 

islada

Zure beldurren tirania onartu nuen eguna

nire burua errespetatzeari utzi

nion eguna izan zen.

Isiltasuna ez da egia, gezur latza da, oso.

Gehiago irakurri

Deus

Ostirala, 2015-02-06 | Mikel Zumeta

Elurtu

Ixiltasun hau dirauen bitartean minutuak zenbatzen ditut,

erorketa libre hontan lurretik salbatuko nauen sokaren luzaera neurtuko banu bezala.

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.