Komunitatea

Jon Askasibar

OROITZAPENAK

Asteartea, 2015-05-26 | Jon Askasibar

Oroitzapen txarrak guztiz ahaztutzea ezinezkoa da

oroitzapen onak guztiz gogoratzen ez diren bezala,

edozein bizipenetan amorratzen gaitu alde ona guztiz ez gogoratzeak,

alde ona ez gogoratzeak,

beti utziko diolako alde txarrari toki bat

gure oroimen mugatuan.

BIHOTZ MINA

Asteartea, 2015-05-26 | Jon Askasibar

Tristurak ezin du arnastu

bihotz mindu bat ez badago,

bihotzari miña, norbaitek,zerbaitek

edo zuk zeu eman diezaiokezu.

Zure bihotza mintzen duena

ez zaitez zeu sekula izan,

noizean behin behintzat

zoriontsu bizi nahi baduzu.

 

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.