Komunitatea

kilimon

Harrizkoek

Igandea, 2014-11-16 | kilimon

IMG_0290

 

Harrizkoek ere behar dituzte,

noizean behin,

bero piltzarrak.

Langston Hughes: Harlem

Osteguna, 2014-11-13 | kilimon

Langston Hughes, idazle estatubatuarra. 1902an jaio zen Missourin, eta New Yorken zendu 1967an. Poeta gusa egin zen ezagun batez ere, hala ere, eleberriak, zutabeak eta saiakerak ere idatzi izan zituen. Harlem Renaissance izeneko kultur mugimenduaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, eta jazz poetry izeneko poesia-molde berria landu zuen. Poema ederrak utzi zizkigun, eta horietako bat ekarri nahi izan dizuet gaur. On egin!

1000509261001_2105665572001_Langston-Hughes-House-in-Harlem

 

HARLEM

Zer gertatzen zaio atzeratutako [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.