Sinadurak

Aintzane Galardi: “Fikzioa egin daiteke poesian, istorio bat kontatu edo beste ahots batekin hitz egin”

Ostirala, 2019-01-25

Aintzane Galardi Porturen (Oiartzun, 1969) laugarren poema liburua da Hegodun poemak (Denonartean, 2018). Aurretik beste hiru poema liburu publikatu ditu, guztiak lehiaketak irabazi ondoren: Itoti urdinarean azpian (2005), Zirrikituak (2007) eta Mendafin usaineko iluntzeak (2015). Euskara irakasle ere badenez, hezkuntzan poesiak duen tokiaz ere aritu gara berarekin.

“Artea eraikia da eta denok dakigu eraikia dela, baina, ez bagara konturatzen Teleberria ere eraikia dela, gaizki gabiltza”

Ostirala, 2018-12-28

Sautrela telebista-saioko gidoilari-lanak amaitu eta Madrilera joan zen Xabier Gantzarain, arteari buruzko master bat egitera. Garaitsu hartan egin zuen lehen harremana Asier Mendizabalekin eta garaitsu hartan egin zion elkarrizketa Ibon Aranberriri (artistak dira biak). Garaitsu hartakoa da orobat Zuloa (Elkar, 2018) hauspotu duen kezka: Euskal Herriko artisten lanari buruzko ezagutza eta irakurketa falta.

Literatura distopikoaren berpiztea

Ostirala, 2018-12-21

Aspalditik, ez dago utopiarako lekurik gure bizitzan. Mundu berria eta hobea nahi dugu, baina egiten al dugu ezer hori lortzeko? Literatura distopikoak zer gerta litekeen ohartarazten digu, aldaketak egiten hasi ezean.

“Liburuan badago haurtzaroa eta inozentzia berreskuratzeko aldarrikapen bat, oso zentzu politikoan”

Larunbata, 2018-12-08

Aspalditik zebilen plaza publikoan, aspalditik idazten ditu poemak, orain ez hainbeste erabaki zuen horiek argitara ematea, eta duela pare bat astetik esku artean daukagu Idurre Eskisabel Larrañagaren lehen poema-liburua: Goseak janak. Egileak berak literaturaren urrezko orrietan topatu ez zuen epika aurkitu dugu aleotan: goseak, inurriak, zakurrak, lurrak, Alizeak. Eta atsoak, noski.

“Zerbait oso latza gertatu denean, zer egingo dugu: alfonbra pean gorde edo hara joan eta arakatu?”

Ostirala, 2018-11-23

Abuztua. Gasteiz. Seme-alaba bikiak hil ditu ama batek. Berria berehala zabaldu da komunikabideetan, luze eta zabal, eta, handik gutxira, beste ama bat, idazlea bera, lehen umeaz erditzear dela, epifaniak jota konturatu da ama hiltzailea ezagutu zuela orain dela zenbait urte. Eta, hortik aurrera, ezin dio bulkadari eutsi: jakin nahi du zer gertatu den, nolatan hil dituen Alice/Jadek haurrak. Nobela bat idatzi nahi du, eta kasua argitu. Horra hor Katixa Agirreren Amek ez dute nobela, nobelaren abiapuntua, lau zertzeladatan. Amatasunaren eta sormenaren arteko korapiloak eta tentsioak jorratu ditu Agirrek, eta horien inguruan galdetu diogu.