Sinadurak

Ipuingintza mundua ulertzeko tresna bihurtu zenekoaz

Ostirala, 2020-06-26

Kantu bati tiraka-tiraka hasita harilkatu ei du bere lehenengo liburua Oihane Amantegik (Zornotza, 1985). Antropologoa da ikasketaz, euskarari eta euskal kulturari lotutako lanetan aritua. Ikerlari betaurrekoak erantzi eta zortzi urteko ume baten ikuskeratik kontatu nahi izan du Ibaiertzeko ipuina (Elkar, 2020): alderdi batean heriotza, bestean bizitza.

"Kultura batek mendetan garatutakoa ezagutu, baloratu eta transmititu beharra die hurrengo belaunaldiei"

Ostirala, 2020-06-19

Juan Carlos Etxegoien Juanarena (1956), Xamar, Garraldako Xamarrena etxekoa da . Egun hanka bana du aetzak Iruñea eta Garraldan, Bilbon ere arnasa hartzen duelarik. Idazlea, euskararen eta euskal kulturaren dibulgatzailea, irakaslea… Beti euskal kultur ondarearen zaintza eta hedapen lanetan. Azken Euskadi Sarietan saiakera arloko saria jaso izanak ezagunago egin du bere lana eta Aezkoan euskararen berreskurapenak kuraiaz eginiko bidea. Egoerak hala aginduta bide telematikoz egin behar izan dugu elkarrizketa hau, Garraldako herriko ostatuan aspaldi batean hitzartua zena betez.