Sinadurak

Erika Olaizolaren iritzi artikulua: "Ni eta nire (h)egoa"

Astelehena, 2020-03-02

Bai, bertigo pixkat eman dit. Bai, zalantza egin dut. Bai, nire kapazidadeaz zalantza. Bai, yuyua eman dit. Bai, ez dut lehenengotik bai esan. Bai, nire burua epaitzen ari naiz. Kapaz izango ote naiz? Iritsiko ote naiz? Konpromezua hartzeko prest egoteaz gain, lortuko duzula uste duzu, Erika? - Tok-tok! Nor da? Ni naiz, zure egoa. Eta zure sufrimendutik elikatzeko nago hemen. - Eta horrela, egon ninteke, minutu asko, ordu gehiago, eta egunak, egoari jaten ematen. A la mierda, a la merde, fucking shit, abdala bmanga. – Erika Roiboosek Panpina antzezlanean dioen moduan.

Baina, ez da beti erraza “a la mierda”. Batzuetan kontzienteago eta beste batzuetan ez hainbeste baina azken finean ni neu naiz nire egoarekin identifikatuta sentitzen dena. Zenbateraino naiz gai, ni eta egoaren artean bereizteko? Nor da ni egiazkoa eta nor ni faltsua? Erika, egon esna, adi. Bestela, zure pentsamenduen esklabu izaten jarraituko duzu. Egon adi, esna. Bestela, egoak pozoituko zaitu. Eta horrek guztiak gehiago kentzen dizu eman baino.

Argi daukat, pentsamendu horiek sinistu izan banitu ez nitzela ariko hemen idazten. Pena bat izango zen, edo ez, egia esan ez dakit eta ez dut jakingo baietz esan niolako hemen idazteko proposamenari eta pozik nago. Nahi dudanari buruz idazteko aukera izango dut. Askatasun osoa daukat idatzi nahi dudan horri buruz idazteko. Bua, ze ona. Zer nolako ariketa ederra. Terreno berriak esploratzeko aukera izango dut. Hori bai, nire kontroletik apur bat atera egiten da erronka hau eta onartu beharra daukat niri gustatzen zaidala egoeraren kontrola edukitzea. Erika, lasai, askatu eta egin lekua esperientzia berriei. Ia, baina ez banaiz kapaz? Eta ez banago jendeak nigandik espero dezakeenaren mailan? Berriz ere, egoa ari da idazten. A la mierda , a la merde, fucking shit, abdala mbanga.

Ba hauxe nire egoa eta nire lehen idatzia. Nik niretzat idatzi dut eta egoak zuentzat. Nik, ez dut ezer espero zuengandik , nire egoak bai. Plazerra da biontzat hor beste aldean zaudela jakitea. Gu Erika eta zu? Muak-muak.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)