Albisteak

Andrea Camilleri eta Alaa Al Aswaniren liburu bana Igelaren eskutik

Asteartea, 2011-12-06

Andrea Camilleri eta Alaa Al Aswaniren liburu bana Igelaren eskutik Igela argitaletxeak bi liburu berri eraman ditu Durangora: batetik Andrea Camilleriren Hilabete bat Montalbanorekin (Fernando Reyk itzulia) eta bestetik Alaa Al Aswani-ren Jakobiar eraikina (Arantzazu Royok eta Xabier Olarrak itzulia). Jarraian ikus eta entzun ditzakezue prentsaurrekoko momentu batzuk.

Fernando Reyk azaldu zuenez 'Andrea Camilleri da, gaur egun, Italiako idazlerik irakurrienetako bat, batez ere Montalbanoren sailari esker'. Camillerik 1994an La forma dell' acqua argitaratu zuen, Montalbano komisarioa protagonista duen lehenbiziko nobela. Handik aurrera sekulako arrakasta izan duen pertsonaia hori buru duen saila. Reyk azaldu zuenez Igelarekin argitaratu berri duen lana 'Camilleriren mundu berezian eta Salvo Montalbano komisarioarenean sartzeko biderik egokiena. Bertakoa Montalbano protagonista den kontakizun laburren liburua da, istorio bat hilabatearen egun bakoitzeko. Reyk aditu batzuen iritzia gogora ekarri zuen Camilleriren estiloa baloratzeko orduan: entretenimenduko goi mailako narratiba, hutsalkeria eta arrunkeriara jo gabe irakurtzeko plazera asetzen duena'.

Xabier Olarrak, Arantza Arzamendik lagundurik, Alaa Al Aswaniren lanaren berri eman zuen, leheni keta behin bere konpromiso politikoa gogora ekarriz 'Intelektual zkertiarrengandik hurbil dago eta artikulu franko idatzi du, Egiptoko egunkari eta aldizkarietan, politikaz, literaturaz eta gizarte gaiez. Kifaya (Aski da)oposizioko mugimendua sortu zuen hainbat ekintzailerekin batera', Jakobian eraikina eleberriak arrakasta handia izan du, bai Egipton eta bai herrialde arabiarretan oro har, hogeita hamarren bat hizkuntzatara itzulia da 'Nobela 2002an argitaratu bazen ere, 1990 inguruko gertaerak kontatzen ditu, baina berehala ohartzen gara gaur eguneko Egiptori buruz ari dela. Eta pertsonaiak eta problematika gaurkoak izan litezkeela neurri handi batean'.

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)