Albisteak

'Hatsaren Poesia Olerki Bilduma' 13. alearen aurkezpena

Astelehena, 2011-02-28

Olerki zaleak izanez gero hementxe duzue aukera on bat agendan apuntatzeko: apirilaren 2an Senpereko Hatsa elkarteak 2011ko poesia bilduma aurkeztuko du Larraldean. Egun horretan parte hartzeko izena eman daiteke martxoaren 25a bitarte.

13. aldiz Hatsaren Poesia Olerki Bilduma aurkeztuko dute Senperen, apirileko lehen igandearekin. Jende askok parte hartzen du bilduma honetan, poesia euskaraz idaztea da jarri duten muga bakarra. Izenen zerrenda luzea adin ezberdineko jendea topatuko du irakurlea, izen ezagunak eta ezezagunak, aurretik argitaratu dutenak eta lehen aldiz papereratu direnak, guztiak elkarrekin.

Ohiko moduan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hatsakoek liburuaren aurkezpenaren bueltan:

12:00etan Liburuaren aurkezpena Larraldean.
13:00etan bazkaria.
15:00etan parte hartzaileen olerki irakurketa.
17:00etan Hatsaren olerki bustiak argazki-olerki ikuskizuna, liburuan idatzi duten guztien pasarteak eta David Tijero Osorio-ren argazkiekin osatua. Ondoren Koldo Zubeldiaren Nire olerki mingotsak izeneko argazki-olerki ikuskizuna.

Bazkariaren salneurria 25 eurokoa da, hemen eman daiteke izena: hatsaelkartea@aol.comHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Hauxek izan dira aurtengo parte hartzaileak:

Miren Agur-Meabe, Jon Aiastui, Piarres Aintziart, Daniela Albizu, Andoain- Leitzaran Institutuko gazteak, Agurtzane, Maddi Anduetza, Luigi Anselmi, Juan Mari Apaolaza, Marisa Arruabarrena, JosAnton Artze, Jose Azkona-Garcia, Iñaki Azkune Mendia, Mikel Azpeitia, Joakin BalentziaTirapu, Ekhi Barroso, Iñaki Basterrika, Idoia Beratarbide, Bernat Etxepare Lizeoko gazteak, Thierry Biscary, Itxaro Borda, Joane Bordaxar, Junes Casenave-Harrigile, J. Luis Davant, Ekiñe Egiguren-Azkune, Karmen Esteban-Ramirez, Eñaut Etxamendi, Lucien Etxezaharreta, Iker Fernandez, Usoa Frutos, Xabier Galarreta, Etxandi Garcia, Beñardo Goietxe, Itziar Gomez, Rikardo Gonzalez De Durana, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan, Luixa Guilzu, Imanol Ibaibarriaga, Mikel Ibarguren, Miren Ibarluzea,Igantziko Eskolako gazteak, Juan Kruz Igerabide, Extefana Irastorza, Dani Irazoki, Imanol Irigoien, Jokin Irigoien, Juan Mari Irigoien, Andoni Iturrioz,Xabier Itzaina, Fertxu Izkierdo, Josu Jimenez Maia, Peio Jorajuria, Antton Kazabon -Amigorrena, Gabriel Korta-Rekarte, Karlos Lafond, Hasier Larretxea, Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioko gazteak, Eukene Lizeaga-Tamayo, Juankar Lopez Mugartza, Elizabeth Macklin, Ainara, Juan Ramon Makuso, Alex Mendizabal, Aitor Monje, Aitor Olaso-Bengoa, Hilario Ormaetxe, Jose Luis Otamendi, Pello Otxoteko, Aitziber Renteria,Fito Rodriguez, Urtzi Sainz, Andoni Salamero, Naiara Sanchez, Asier Sarasola, Juanma Sarasola, Senpereko Ikastolako gazteak, Graxi Solorzano, Xabier Soubelet, Iñigo Susperregi, Mikel Taberna, Marikita Tambourin, David Tijero-Osorio, Joseba Tobar-Arburu, Maite Toledo-Saralegi, Goiuri Unanue Arruabarrena, Urtzi Urkizu, Josiane Valencia, Carmen Valois, Juan Luis Zabala, Amaia Zaldua -Arrillaga, Iker Zaldua, Auxtin Zamora, Edu Zelaieta, Josemari Zendoia, Iñaki Zubeldia, Koldo Zubeldia.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)