Albisteak

Maiatz solasaldiak: irudi kronika

Asteazkena, 2011-06-08

Udaberriak literatur ekitaldi ugarirekin josi dizkigu agendak. Maiatzek urtero legez solasaldiak antolatu zituen Baionako Euskal Museoan, maiatzaren 31ean eta ekainaren 1ean. Hitzen Uberan han izan zen bi egunetan, jarraian duzue irudi kronika ttipia.

Lucien Etxezaharreta jardun zen bi egunetako ekitaldi guztietan gidari.

Maiatzak 31

Maiatzaren 31an Josu Jimenez Maiak Gerezi garaiko haikuak (Maiatz) poesia liburua aurkeztu zuen. Liburuan Maite Ramos Fernandezen ilustrazioek osatu dituzte hitzak. Irudi originalak bildu eta erakusketa paratu zuten Euskal Museoan.

Daniela Albizuren testuak bildu dituzte Iturri-aldeko nere lehiotik (Maiatz, 2011) liburuan, Joseba Aurkenerenak aurkeztu zuen...

... liburuko testuen irakurketak tartekatuta.

'Poesiagintza berriaz' mahai-ingurua egin zuten. Publikoak ere parte hartzeko aukera izan zuen: idazten den guztia argitaratu behar da? era horretarako galderek eztabaida interesgarria piztu zuten.

Auxtin Zamorak Hatsa elkartearen hainbat proiekturen berri eman zuen poesiatren gaiarekin loturik, ikastoletan haurrekin egin lanak gogoetarako bidea eman zuen.

Mahai-inguruko kideek beren poesiagintza propioaren berri eman zuten. Odon Nobliak Biziaren bideak liburua kaleratu berri du Maiatzekin. Noblia eskulturgilea ere bada, bere lanean ematen diren bi arteen arteko zubiez mintzatu zen, eta bere eskulturak bertan ikusteko aukera egon zen.

Mahai-inguruaren amaieran partaide bakoitzak poema bat irakurri zuen. Eric Dicharryk Maiatz aldizkariaren azken alean plazaratu duen Slam poemetako bat irakurri zuen: BAKETIK GEZI GEZI GEZI GEZI GEZI GEZI GEZI...

Xabier Soubeletek Maiatzekin kaleratu berri duen Iza ote iza liburutik itrakurri zuen poema. Gerora Literaturian aurkeztuko zuen prentsaurrekoan.

Eguna amaitzeko OUT errezitaldiak bidaia proposatu zien ikus-entzuleei, norberaren gogoan barrena: Jeremi Garat-en musikarekin...

... Maddi Oihenarten kantuez...

... Itxaro Bordaren hitzez.

Ekainak 1

Asteazkeneko txandan Ur Apalategik Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) liburua aurkeztu zuen.

Ondoren Apalategik berak 'narraziogintza berria'ri buruzko mahai-inguruan parte hartu zuen, Itxaro Borda, EƱaut Etxamendi eta Eneko Bidegainekin batera. Eskuen sustraiak ikuskizunarekin agurtu zituzten aurtengo solasaldiak.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)