Albisteak

Maixa Zugastiri elkarrizketa Irakurrieranen

Osteguna, 2018-05-31

Maixa Zugasti elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, azkenaldian plazaratu dituen bi eleberri hizpide: L.A.A. (Algaida, 2017) eta Ahotsak eta itzalak (Erein, 2018). Jarraian entzun dezakezue saioa osorik.

LAA Maixa Zugasti

Sinopsia:

Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik. Errealitatean lez, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte.
ahotsak eta itzalak
Sinopsia:

Aita batentzat gogorra da bi seme txikirekin erbestera alde egitea, gerra usaina sentitzean; are latzagoa, emaztea eta alaba txikia atzean utzita. Denbora ez da sarritan gai izaten bizipen gordinek sortutako zauriak sendatzeko, eta, haur horietako batek, Luisek, ahalegin handiak egin beharko ditu haurtzaroko helduen mundu ezkutua ezagutu ondoren, bere eleberria idazteko. Haatik, maitasunaren izenean egia ezkutatuko dioten ahotsak ere inguruan ibiliko dira…

Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere. Norbere iragana baldin bada geure izatearen barne-azala, kontakizunak lagun izan ditzakegu gure oroitzapenen bila, isiltasunaren gandua zeharkatzean.

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)