Albisteak

Oihana Aranaren "Lazunak azkazaletan" lehen poesia liburua

Asteartea, 2021-04-27

Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan lehen poesia liburua plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik. Azaleko irudia Malen Amenabarrek egin du. (Argazkia: Susa).

Oihana Arana idazleak atzo aurkeztu zuen bere lehenengo poesia liburua, Susa argitaletxearen eskutik: Lazunak azkazaletan. Egileak aurretik Portuak gazteentzako eleberria zuen argitaratua, Gaumin argitaletxearen eskutik.

lazunak azkazaletan

Sinopsia:

Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu poema hauetan, hain zuzen ere, eta erreparatuko die —sarri ironikoki— gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari.

Liburu honen uberan:

-Liburua osorik sarean.

-DV: "Poesiatik egindako fikzioaren apologia".

-NAIZ: "Oihana Aranak ‘Lazunak azkazaletan’ poema liburua eman du argitara".

-Kultur Sharea:

 

Poema bat

Hauxe da liburuari hasiera ematen dion, eta kontrazalean ixten duen, poema:

oihana

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)