Albisteak

Zabaldu dira komikigintza sustatzeko diru-laguntzak

Asteartea, 2017-09-12

Uda hasieran iragarri ziren, baina deialdiak aste honetan egin dira. Albumak, komikiak eta eleberri grafikoak sustatzeko 105.000 euro aurreikusi dira. Lanak aurkezteko epea urriaren 11n amaituko da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bi diru-laguntza lerro iragarri ditu: album ilustratuak sustatzeko deialdia, batetik; komiki eta eleberri grafikoen sormena bultzatzeko deialdia, bestetik.


Album ilustratuak

Diru laguntza lerro honek, orotara, 45.000 euroko aurrekontua izango du. Hiru egitasmo lagunduko direnez, hautatua den proiektu bakoitzak 15.000 euroko laguntza jasoko du. “Eta laguntza horietako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da”, deialdian irakurri dugunez.

Deialdi honen oinarriak esteka honetan aurkituko dituzue: Album ilustratuak.


Komikiak eta eleberri grafikoak

Diru laguntza lerro honek, orotara, 60.000 euroko aurrekontua izango du. Album ilustratuen kasuan bezalaxe, diru kopuru horrekin hiru egitasmo sustatuko dira. Eta kasu honetan ere, “laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da”.

Deialdiaren oinarriak esteka honetan aurkituko dituzue: Komikiak eta eleberri grafikoak.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)