Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-11-06 | Jose Inazio Basterretxea

 

Santuak pintatzen

Umetan, santuak pintatzen genituen. Argazki bat -santua- hartu eta haren gainean marrazten genituen barrenak agintzen zizkigunak. Neskei, bibotea. Mutilei, mototsak. Apaizei, betaurrekoak. Eta militarrei, sudur luzeak.

Iruñean zela Rajoik esan dituenak entzunda, gogoa etorri zait umetako libertimendu haietara itzultzeko: arkatza eskuetan hartu eta haren erretratua pintatzeko. Zer marraztu santuari? Betaurrekoak ezin. Ezta biboterik ere. [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-10-30 | Jose Inazio Basterretxea

 

Gorreriaren argazkiak

Gorreriaren argazkiak dabiltza egunotan egunkarietako azaletan. Espainia ofizialak ez du entzuten, eta ez du entzun nahi. Baina, esateko eta egiteko oztoporik ez du.

Gaurko azal batzuetan, Jabier Salutregi ikusi dugu kartzelatik ateratzen, han urte partida bat igaro ostean. Salutregik zuzendutako egunkaria -Egin- isilarazi zuen Espainia ofizialak, bertan idazten zirenen oihartzuna ez entzun behar [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-10-23 | Jose Inazio Basterretxea

 

Zola militarrak

Artzaina, txakur luma-gorria eta artaldea, ziento bat ardi zuri. Hori argazkian ikusten dena. Eta paisaia: Nafarroako Bardea, egunotan bonbardatua eta militarrek zanpatua. Txikle izena eman diote gerra-jardunari; baina, ahoa gozatu ordez, gorputz osoa mikazten da han zertan ari diren jakinda.

Espainiako militarrak dabiltza Nafarroako lurretan. Eta haien lagunak, txokora berariaz gonbidatuta. NATOko arma-lagunak dabiltza [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-10-16 | Jose Inazio Basterretxea

 

Marrazo artean

Errege hil da, gora Errege!”, hala esan ohi zuten jauntxoek eta gortesauek ondorengotza bermatzeko. Euskadiko PPren kasuan, erregina da joan dena, eta erregea etorri dena. Ondorengotza bizkor tramitatu bada ere, ikusteko dago ontziaren zurajeak zenbaterainoko kaltea jaso duen. Harkaitz gogorra jo du brankarekin, eta poparaino hedatu da dardara.

Itxaropentsu hartu [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-10-02 | Jose Inazio Basterretxea

 

Larru urdinak

Txukun asko lisatutako traje urdin batekin idunetik orkatiletaraino jantzita, gorbataren saltorapiloa artoski eta trebeki lotuta, esku bietako atzamarrak elkarren artean irmo kateatuta -mutiko zintzoek erretorearen platika entzuteko egin ohi duten gisara-, atzealdean Espainiako Parlamentuaren argazkia eta mila bederatziehun eta hirurogeita hamazortziko Konstituzioaren azalaren kopia erraldoia dituela, telebista pribatu batean eman du albistea Raxoi presidenteak: abenduaren hogeian izango dira Gorteetako hauteskundeak.

Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-09-25 | Jose Inazio Basterretxea

 

 Zuria, bakea

Arrautza-oskol zurian gordeta bizi da bakea. Hauskorra da azala; guria, mamia...

Alkandora zuri distiratsuetan bilduta, elkarri bostekoa ematen azaldu dira erretratuan Santos -Kolonbiako presidentea- eta Timotxenko -FARC bertako talde armatuko burua-. Kolonbiako gerra zibilaren heriotza-agiria izenpetu dute, Habanan. Alkandora zuri distiratsuetan babestuta adostu dute gatazkaren inguruko epaitegi berezi bat sortzea, baita amnistia-lege bat ere.

Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-09-18 | Jose Inazio Basterretxea

 

Si vis pacem...

Dinamita, trilita eta berunezko onddo zuri harroa ikusi dut gaurko argazkian. Hegazkin batek bonba jaurti, hura lehertu, eta eztandak sortzen duen kezko zutabe bihurria ikusten da fotografian. Lautada eder batean hori guztia; eta ez da urrun, etxean baizik. Hegazkinak Bardea bonbardatu du, beste behin ere.

Nafarroako Parlamentuan, Bardeako tiro-poligonoa bertan behera uzteko eskakizuna, atzo. Eta [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-06-12 | Jose Inazio Basterretxea

Paris

Handik dator albistea, eta harekin batera argazkia. Victor Hugo aretoan, Frantziako Asanblada Nazionalean bildu da Euskal Herriko Bake-konferentzia. Manifestua plazaratu dute: Paris Euskal Herriko bakearen alde.

Berriz hasi da karranka Victor Hugoren orga, bi idi eta bi gurpil sendoko hura, mendian legoa bete barne entzuten zen soinu ikaragarria ateratzen zuena... Esperantzari, leiho bat [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-06-05 | Jose Inazio Basterretxea

 

France, Frantzia

Txano berdea, alkandora laranja eta gerriko gorria eraman zitzakeen... Edurne Zuri ipuineko Sleepy ipotxa balitz, Lotia. Baina, gorbata ongi lotuta eta urdinez jantzita azaldu da erretratuan... François Hollande Frantziako Presidentea baita.

Senatari sozialista biri gutuna igorri die presidenteak, esateko Parisko Kongresuari eskatuko diola Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berresteko beharrezkoa den legea idaztea. Ildo [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-05-29 | Jose Inazio Basterretxea

 

Zuri-gorri, dekretuz

Zeru-lurrak berdindu balira bezala, Bizkaian argitaratzen diren egunkarietan ez dago beste konturik, Espainiako Errege-koparen finala jokatuko baita bihar Bartzelonan. Bizkaiko egunkarien azaletako argazkietan, bandera zuri-gorriak dira nagusi. Zuri-gorriz jantzitako lagunak. Zuri-gorrizko azala duten gozoki asmatu-berriak...

Katuak eta txakurrak bat-batean adiskidetu balira legez, Monarkia zentripetuaren eta periferia zentrifugoaren ikurrak, -Felipe Borboikoa, President Artur Mas [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.