Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-02-12 | Jose Inazio Basterretxea

 

E=mc2...

Aztoratuta dabiltza fisikariak, zientzialariak oro har. Grabitazio-uhinak, Einsteinek teoria batean azaldu zituen haiek, badira izan, nonbait. Detektatu egin dituzte... harrapatu egin dituzte. Hor hemen dira ikusgai, baita egunkarien azaletan ere, joan den mendeko zientzialariaren aurpegi ezaguna eta oraingo aurkikuntza irudikatzen duten infografia deigarriak.

Kontu honek guztiak niri San Agustin ekarri dit gogora. Ikusten [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-02-05 | Jose Inazio Basterretxea

 

Erdeinuzko soak

Kriseiluaren argitara, makilak eskuan, San Ageda bezperako koplak kantatzen ikusi dut lagun-taldea. Kopla zaharrak dio torturatu eta bularrak moztu zizkiotela Agate Deunari. Ikatz gorietara bota omen zuten, kristaua izateagatik kristau ez zen inguru batean.

Metafora gaur-gaurkoa: han non desberdina den inor, han aurpegi astuneko soa eta zehar-begiratua. Kristauari, musulmanen artean. Musulmanari, kristauen artean. [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-01-22 | Jose Inazio Basterretxea

 

Altzairua, hauskor

Altzairu-fabrika ikusi dut argazkian. Pabiloi handi bat, luzea eta garaia. Keak eta aireak garraiatzeko hoditeria. Txatarra biltzeko plaza. Ekoitzitako bobina laminatu erraldoiak zerupean uzteko eremu zabala. Eta altzairutegiko balkoi batean, langile bat kanpora begira: inurria Iratiko basoan.

Bizkaiko Labe Garaien ordezkoa den ACB Arcelor Mittalek Sestaoko lantegia itxi nahi du. Langileak, etxera. Ez da [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-01-15 | Jose Inazio Basterretxea

 

Erregearen polboroiak

Elkarri bostekoa ematen ikusi ditut argazkian Espainiako erregea eta Espainiako Kongresuko presidentea, Felipe seigarrena eta Patxi Lopez. Argazkian, aise kentzen dio burua batak besteari.

Gogorapenak esnatu dizkidate biek. Patxi Lopez ikusten dudan bakoitzean, gogoratzen zait sozialistek eta popularrek egindako ituna Euskadi gobernatzeko. Madrilen esan du Lopezek desberdinen arteko akordioak egitea dela bere jomuga. Ez zuen [...] Gehiago irakurri

ostiraleko erretratuak

Ostirala, 2015-12-18 | Jose Inazio Basterretxea

 

Markoa, argazkiarentzat

Hautagaia ikusi dut egunkariko azala betetzen, pied-noir itxurako batekin ari da kantuan. Eskuetan du gitarra gizaseme beltzak, eta gibelean, kalean lo egiteko zakua. Hautagaiak txalo-jotzen du, musikari laguntzeko.

Hiriguneko kale batean daude biak, moda-boutique baten kanpoaldean, erakusleihoak duen koxka batean, ondo-ondoan eserita. Biak jeansekin. Jaka arina, markakoa, darama hautagaiak. Aitarik ez duen beroki gorria barrutik [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-12-11 | Jose Inazio Basterretxea

 

Lore bat, bertso bat...

Oroit-ikurra eskuetan duela ageri da argazkiaren erdi-erdian. Indartsu, kementsu... baina, malkoari eusteko lain ez. Paparreraino jaso uso-itxura duen eskultura, eta galdera egin du: Non daude denak botata?

Josefa Berasategiren hitzak dira, Rene Cassin saria jasotzean. Giza eskubideen alde egindako lana saritzeko sortu zuen Eusko Jaurlaritzak saria, eta aurten Frankismoaren Krimenen Aurkako [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-12-04 | Jose Inazio Basterretxea

 

Ez zaitut ikusi...

Bila joan naiz, berenberegi. Baina, aurkitu ez. Argazki eder baten bila joan naiz. Baina, azaldu ez. Eskura nituen kazetak haztatu ditut. Begiratu dut Correo egunkariaren azalean, begiratu Deiakoan, begiratu Garakoan, Diario de Navarrakoan, Sud-Ouestekoan... 'Nada'. 'Rien du tout'.

Eta pentsatu dut haluzinazioa bizi izan nuela atzo, uste bainuen Euskararen eguna izan zela. Eta [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-11-27 | Jose Inazio Basterretxea

 

ez da era hortan aldatzen, baina

Sei lagun argazkian, bost gizon eta emakume bat; eskuan makarroi-pakete bana dute. Lerroburuak dio gaur eta bihar seiehun bat tona elikagai bildu nahi dituztela, gorriak eta beltzak ikusten ari direnentzat. Elikagai-banku bateko kideak dira.

Eta egun berean, azaroko azken asteburuari begira, 'black friday' delakoa ezarri digute. Kontsumismoaren paradigma: erosi, erosi, [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-11-20 | Jose Inazio Basterretxea

 

Isilpeko aurpegiak

Ortzi ilun baten mendean, eguzki-errainu batek argiztatzen du petrolioa gordetzeko kupela erraldoi bat. Haren ondoan, beste dozena-erdi bat. Eta haien artean, armaturiko patruila bat, altxorra jagoten. Egunkariko lerro-buruak honetara dio: Jihadaren milioiak.

Parisko sarraskiaren ostean, poliziak eta militarrak izan dira protagonista egunkarietan. Sarraskia prestatu omen duten jihadisten aurpegiak eta ipurmasailak erakutsi dizkigute. Politikariak, mandatariak eta [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2015-11-13 | Jose Inazio Basterretxea

 

Borboikoaren abileziak

Gorbata urdina oker lotua -presaka eta korrika harilkatu izan balu bezala lepoko luze eta estu hori-, mikrofonoak dituen aldera baino bestaldera begira -auskalo nori-, eta atzean piperpotoa -Espainiako armadaren intsignia hamazortzigarren mendeaz gero-. Atrezo horrekin azaldu da argazki-kameren aurrera Felipe Borboikoa... Atentzioa eman didate haren hitzek.

Kataluniakoaz esan du Espainiako herria ez dagoela prest [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.