Komunitatea

imanol

"Idazten dut"

Asteartea, 2017-07-11 | imanol
 

“Aspaldi nago idaztera kondenaturik. Baita bizitza gutxi dagoen lekuetan ere”. Azalpenak azalpen, bere obrak definitzen du poeta ondoen. Idazten dut poeman daude, hain zuzen, Alaine Agirreren Txoriak etortzen ez diren lekua  (Erein) liburua ulertzeko gako denak, edo gehienak. Guztiz konfesionala baita. Liburu aurkezpenean poema hori errezitatu zuen eta bideo irudi bidez jaso genuen.


Idazten dut

 

Idazten dut

neure burua sartu dudan kartzela honetatik eskapatzeko

idazten dut

giltzaz itxitako gelak eta komunak eta armairuak irekitzeko

idazten dut

beti zarratuta dauden leihoetan zirrikitu bat zabaltzeko

idazten dut

ziega pareta-zuri hau urratzeko

(haizea sar dadin

behintzat

arnasa apur bat

hartu dezadan)

idazten dut

neure burua zulatu eta

barruan

burmuina jaten ari zaidan zizare lodi hori

aliketa batzuekin hartu eta erauzteko

idazten dut

ez dakit zertarako baina

idazten dut.


Deslekuan idatzitako poemak

Alaine Agirreren lehen poema liburua da hauxe. Ospitale psikiatriko bateko egonaldietan sentitutakoak eta pairatutakoak islatu ditu bertan. Bermeoko idazleak Donostiako Udal Liburutegiko sotoan eskaini zuen prentsaurrekoan aitortu zuenez, “hamar aste horietan idaztea izan zen nire arma bakarra, baita idaztea debekaturik zegoenean ere”.

Prentsaurrekoaren inguruko kronika osoa esteka honetan aurkituko duzu. Eta beste esteka honetan, Alaine Agirrerekin liburuaren inguruan izan genuen solasaldi mamitsua.


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.