Bideoak

Nerea Arrien, Hirutter (Erein)

Asteazkena, 2017-11-29

Nerea Arrienek Hirutter izeneko nobela plazaratu du Erein argitaletxearekin. "Intimitate motak eta intimitate horiek ezkutatzeko moduak; hortxe dago nobelaren gaia", azalpen hori eman du hedabideen aurrean eskaini duen agerraldian.

Hiru dira Hirutter nobelako protagonistak: Martin, Gari eta Ines. Hiruki horren erpinean dago Ines, bataren eta bestearen sexu eta maitasun oldarrak zorabiaraziz. Whatsapp, twitter eta eskuko telefonoek markatzen dute narrazioaren tempusa.