Bideoak

Zaldi mamarroak (Elkar), Ekaitz Goienetxearen lehen nobela

Osteguna, 2018-03-01

Ekaitz Goienetxeak bere lehen nobela aurkeztu du: Zaldi mamarroa (Elkar). “80ko hamarkada eta gaurko garaia, Uria eta Herria lotzen ditu; gordina eta zikina batetik, lirikoa eta ederra bestetik”. Hitzok Elkarren prentsa-oharrean irakurri ditugu.

Donostian gaur eguerdian eskaini duten prentsaurrekoan, hainbat ahotsez osaturiko lan korala dela esan du Xabier Mendiguren editoreak. Bermeon bizi den idazleak ez zuen garaia ezagutu eta herriko lekukotzak jasotzera ekin zion. “Pertsonaiak testigantzarrak dira jaiotzez, baina hazi eta bizi fikzioan egin dira”. Goienetxeak Igartza Saria irabazi zuen lan honekin.