Bideoak

Tere Irastortza, Txoriak dira bederatzi (Pamiela)

Astelehena, 2017-12-04

Tere Irastortzak poesiara emana igaro ditu azken urteak. Eta haustura bat behar zuela aitortu du gaur eskaini duen prentsaurrekoan. Aldarte horren emaitza izan da Txoriak dira bederatzi (Pamiela) liburua. “Eten bat behar nuen, eta poesia idatzita neukan koaderno haietatik nire gogoetak ateratzen hasi nintzen”, halaxe adierazi du gaur eguerdian Donostian. “Idazle baten alderantzia da liburua, gogoetez beteta”. Saiakera eta testigantza generoen artean dago liburua. Txatal ugariz sortutako collage literarioa, begirada poetiko batez ondua.

Liburua Iñaki Bastarrika Izagirrerekin ilustrazioekin osatu da.