Bideoak

Xabier Montoia, Hitzontziak (Susa)

Ostirala, 2017-12-01

Askatasuna, maitasuna eta heriotza. Xabier Montoiaren nobeletan horiek dira ardatz nagusiak. “Askatasuna, maitasuna eta heriotza. Eta beraien aldagaiak: askatasunik eza, maitasunik eza eta bizitzaren makurra”, Gorka Arrese Susako editoreak aditzera eman duenez. Hitzontziak (Susa) nobelan ere, giza kondizioaren pasarte durduzagarri hainbat jaso ditu.

Lau lagun dira protagonista nagusiak. Bakoitzak bere izaera propioa du, bere ahots propioa. Baina pixkanaka uztartzen joango dira, konposizio bakar bat osatuz. Xabier Montoiak gaurkoan eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Hitzontziak nobela “nire belaunaldiaren nolabaiteko erretratua da”.