Bideoak

Miren Agur Meabe, "Kristalezko begi bat" (Susa, 2013)

Osteguna, 2013-03-07

“Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi du Miren Agur Meabek nobela hau”,  hala dio Kristalezko begi bat (Susa, 2013) liburuaren kontrazalak. Donostiako Udal Liburutegiko sotoan egin duen aurkezpenean, working progress baten aurrean gaudela adierazi du idazle bizkaitarrak. “Formato horrek, lehen pertsonan eta harian harian gauzatuz doan koaderno pribatuaren itxurak, egiantza ematen dio kontaerari”, adierazi du Miren Agur Meabek.