Albisteak

Hamaikagarren sorkuntza-egonaldia Nekatoenean

Astelehena, 2021-04-12

Hamaikagarren urtez jarraian, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatura sorkuntza egonaldia antolatu dute Abadia eremuko Nekatoenean. 2020an bezalaxe, Mundubira 500 Elkano Fundazioaren partaidetzarekin garatuko da. Ekainaren 15era bitarte bidal daitezke hautagaitzak.

 

Hona hemen Nekatoeneako sormen-egonaldiko deialdiari dagozkion baldintzak.


EKOIZPENA ETA BALORIZAZIOA

Egitasmoak errespetatuak izan beharko duten lau ardatz ditu:

1-Literatura sorkuntza

Sortutako testuak euskaraz idatzia izan beharko du eta hautaturiko gaiak ELKANOri lotua izan beharko du. Idazleak nahi duen literatura mota hautatuko du ondoko hauen artean:

- Literatura idatzia (eleberri, olerki, nobela, ipuin, komiki, antzerki, ...)

- Ahozko literatura (bertso, herri antzerki, igarkizunak, alegiak, atsotitzak, erran zaharrak, koplak, ...)

Haur eta gazteei zuzendu proposamenak begi onez ikusiak izanen dira.

2-Egonaldi denboran, publikoarekin topaketa bat antolatua izanen da Hendaian, idazleak bere ibilbidea aurkez dezan.

3-Bi aurkezpen publiko antolatuak izanen dira egonaldiaren ondotik, bata Iparraldean eta bestea Hegoaldean (komunikabideekin baita publiko zabalari zuzenduak)

4-Idatzitako lanaren balorazioa proposatua izanen da


BEREZITASUNA

Egonaldia euskal idazle guziei zuzentzen zaie eta Juan Sebastian ELKANOren pertsonaia eta berak gauzatu zuen lehen MUNDUBIRAren inguruko gai bati edo gai batzuei buruz bideratuko da: itsasketa, esplorazioa, aurkikuntza, kartografia, astronomia, itsasontzien eraikuntza…


BALDINTZAK

Tokia: Nekatoenea – Abadiako eremua - 64700 Hendaia.

Datak/iraupena: hilabete bat, 2021eko urriaren eta abenduaren artean.

Diru-laguntza: 1500 €/hilabetea (zerga guziak barne).

Idazlearen esku utziko dira:

• Duplex moduko bizitegi bat, Abadia eremuaren erdi-erdian kokatua den Nekatoenea etxean.

• Sorkuntza eremu bat, 36 metro karratuko atelier bat (ez ekipatua), apartamentuaren ondoan.

• 50 GOko internet konexioa Wifi bidez.

• Ur, elektrika eta wifi gastuak, Hendaiako Herriko Etxeak bere gain hartuko ditu.

Bizitegia eta sorkuntza tokia babestua den natura eremuaren erdi-erdian kokatuak izanik, artistak beharko du eremuaren araudia zorrozki errespetatu (autoak, bizikletak eta zakurrak debekatuak dira).

Informatika materiala ez da furnitua.

Egoiliarraren gain diren gastuak:

• Eguneroko biziari doazkion gastuak (egonaldiaren denborako janaria, garraioak…).

• Idazleak derrigorrez erantzukizun zibilaren eta alokairuaren asurantzak hartu beharko ditu bere egonaldiaren denborako. Frogagiri bat erantsi beharko zaio errezibitze hitzarmenari.


HAUTAGAITZEN AURKEZPENA

Hautagaiak aurkeztu beharreko elementuak:

-Formularioa

- CV-a

-Ibilbidea zehazten duen motibazio gutun bat

-Egonaldi egitasmoaren aurkezpen bat: orri bat guttienik eta lau orri gehieneko luzetasuna duen intentzio nota bat, jadanik idatzia den lagin batekin osatu daitekeena.


HAUTAKETA MOLDEA

Partaide diren lau egituretako ordezkari banaz osatu epaimahai batek hautaketa eginen du aurkeztuak izanen diren egitasmoen artean.


HAUTAGAITZA AURKEZTEKO EPEA

Hautagaitza aurkezteko epea : 2021eko ekainaren 15a: jfrahier@hendaye.com


ALBISTE HONEN UBERAN

Iaz, Nahia Zubeldia gailendu zen deialdian, eta elkarrizketa bat egin genion horren harira. Hemen irakur dezakezue.

 

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)