Sinadurak

Ane Zubeldia Magriñaren sormen-lana: «Grafiti bat»

Astelehena, 2021-11-08

Grafiti bat

(Ingelesez dauden zati guztiak Margaret Atwood-en 

«There is only one of everything» poematik)

Ez dut epikan sinesten

eta horregatik

ez dut hizkuntzarik.

When my

eyes close language vanishes.

 

Ez dut sinesten iraultzan

barkatu

barkatu

keinu absolutuak

inposibleak dira

hitza bezain.

It will never exist 

like that again.

 

Ez dut gauza handirik

esan

inoiz

ez dut

hitz handirik

zuentzat

 

barkatu

in time you will disappear

barkatu

 

Ez dakit besterik egiten:

barkamena eskatu

eta amorruan itotzen.

You occur

random as trees or sentences.

 

Hitz hutsak ditugu oinordetzan,

hormek ez dute deus berririk esaten

aspalditik

ezin dut irentsi historia

 

memoria

hari ahul bat da

goizero

bere burua josi behar duen

animalia mantsoaren eskuetan.

It’s your surprised body.

 

Ez dut hitz handirik

zuentzat

nahi dut

barkatu

horma bat

barkatu

esateko

esateko

I want this. I want

this

nahi ditut

gure bizitzak egunero.


 

ANE ZUBELDIAREN AURREKO SORMEN-LANAK

«Kale bat, zatika»

«Leku bat, berandu»

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)