Sinadurak

Eider Perezen sormen lana: "Azken erregistroa"

Asteartea, 2020-01-07

AZKEN ERREGISTROA

Analista: Badira analista-ikertzaileak, finantzarioak, analista-programatzaileak, psikoanalistak, sistemen eta negozioenanalistak eta laborategikoak. Ni analista naiz, analista hutsa.

Batzuei ez zaizkie “-ista” bukatzen diren izenak gustatzen: komunista, independentista, kolpista, arrazista, anarkista, feminista, laborista, nartzisista, egoista. Neri ez didate trabarik egiten: funanbulista, sofista, dentista, ziklista, errealista, autopista, dilista, bista, pianista, “entsalada mista”.

Analista super-lista batek pertsonen azterketak zehatz egin behar ditu; erabiltzailea analizatu, arazoaren erdigunera hurbildu, extra-dokumentatu, hiper-sakondu eta erabiltzaileari konponbidezko aukera berri eta kontsolagarriak eman. Hori guztia ordubeteko epean, hirurogei euroren truke, esperantzaren telefonotik hain urrun ez dauden aholkuetan mela-mela eginda.

Nik ez dakizkit pertsonak analizatzen. Nik pertsonak deskribatzen ditut. Pertsonak behatzen ditut, erregistratu, idatzizko erretratuak egin, irrimarrak, grabagailu zahar batekin hizketan jardun, euren burua kontatzeko eskatu, entzun, ispilu aurrean jarri.

Ez daukat kontsultarik. Sesioak hirian dira. Gasolindegietan, terrazetan eta ilara luzeetan. Denok dugu zer kontatu.

Hemeretzi erregistro egin ditut negu honetan. Hau da azkena. Gutxik eskaini didate tarte bat. Besteek ikus gaitzaten nahi dugu, baina ez barrura behatu. Erretratuak modaz pasa dira.

Nahi baduzu neguko azken erregistroa izan zaitezke. Urtarrileko azken entrebista.

Subjektua 20: Zenbat denbora behar izaten duzu erregistro bat egiteko?

Analista: Zenbat denbora behar izaten duzu zuk zure burua behatzeko?

Aurreko erregistroak:

E-1 Erregistroa

E-2 Erregistroa

( Bertan behera )

E-7 Erregistroaren transkripzioa

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)