Ipuingintza mundua ulertzeko tresna bihurtu zenekoaz
Ostirala, 2020-06-26Kantu bati tiraka-tiraka hasita harilkatu ei du bere lehenengo liburua Oihane Amantegik (Zornotza, 1985). Antropologoa da ikasketaz, euskarari eta euskal kulturari lotutako lanetan aritua. Ikerlari betaurrekoak erantzi eta zortzi urteko ume baten ikuskeratik kontatu nahi izan du Ibaiertzeko ipuina (Elkar, 2020): alderdi batean heriotza, bestean bizitza.