Ane Zubeldia Magriñaren sormen-lana: «Bokalea»
Astelehena, 2021-12-13Bokalea
Oinekin harea
ukitu ezin dudan lekuan
amaitzen da hondartza.
Beti diogu jaiotzea eta hiltzea direla
ezinbestean bakarrik egingo ditugun gauza bakarrak
baina nik ez dut sekula inorekin igeri egin.
Lur bat askatu eta
beste bat
aurkitzen dut itzultzen naizenean.
Bitartean
likidoak hartzen nau:
zertarako
ez du beti norberak erabakitzen.
Urpean burua sartzen dudanean
mila birika entzuten ditut
aldi berean
arnastu eta itotzen.
Ane Zubeldia Magriñaren aurreko sormen-lanak
Utzi zure iruzkina