Poema musikatuak

Imanol Ubeda eta Gerardo Markuleta

Asteartea, 2011-12-06

2003an, "Batak ez du bestea kentzen" liburua (Alberdania, 2003) argitaratu zuen Gerardo Markuletak. Liburuari izenburua ematen dion poeman erreparatu du Imanol Ubedak eta doinu xume batekin jantzi du. Emaitza, hauxe. On egin!


Batak ez du bestea kentzen
       
Batak ez du bestea kentzen.
Ez iltze batek beste bat, ez
ardoak tristura, ez hitzek
ahaztura, ez denborak mina.

Batak ez du bestea kentzen.
Ez lortuak amestua, ez
ikasiak huts egitea,
ez arrakastak larridura.

Batak ez du bestea kentzen.
Ez liburuek gosea, ez
urak egarri gabezia,
ez nire egiak zurea.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)
  • 64x64

    Ederra, Imanol!

    Gerardo

    2012-05-17 11:24Gerardo Markuleta