Poema musikatuak

Imanol Ubeda eta Joan Mari Irigoien

Igandea, 2011-11-06

XX. mendeko poesia kaierak bildumara jo du beste behin ere Imanol Ubedak. Konpilazio horretan jasota daude, besteak beste, Joan Mari Irigoienen hainbat poema. Tartean, Erori da errezela izenekoa. Poema hau, jatorrian, "Hautsa eta maitemina" (Elkar 1998) liburuan argitaratua izan zen. Imanol Ubedak honela moldatu eta emaitza hementxe duzue. Ea gustuko duzuen.

Erori da errezela

Erori da errezela:
ederra da gero gorputz biluzia!
Erramu eta kanela,
zugana da den guztia,
ene gaua eta ene gau-zuzia.

Usain gozoa darizu:
gogoko dut zure adatseko oihana.
Ez naiz beldur ez naiz izu,
zure soinak bainarama...
Gorako bidean, galduz noa zama.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)