Poema musikatuak

Imanol Ubeda eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia

Asteartea, 2012-02-07

Poema musikatu honetan, elkar topo egin dute Rikardo Arregi Diaz de Heredia idazleak eta Imanol Ubeda kantariak. Alegia, Gasteizko poetan aurkitu duela tolosarrak doinu honetarako hitza. "Hari hauskorrak" (Erein, 1993) liburuan aurkituko duzue Rikardo Arregi Diaz de Herediaren poema hau eta baita XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman ere. Abestia, aldiz, hemen baino ez.

Egunsentia 2

Gauak ez direla eternalak bagenekien

baina ezustean hartzen gaitu beti goiztiriak.

Profeziak bete dira, zuzenak ziren augurioak,

erori dira dorreak eta hondakinetan saiatzen gara.

Bai, trena hartuko dugu, zer egin bestela.

Hiri berrien promesak astinduko ditu agian

lakuaren errautsak.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)