Poema musikatuak

Jexuxmai Lopetegi eta Joseba Sarrionandia

Asteartea, 2011-07-05

Jexuxmai Lopetegi (Zarautz, 1956) musikaria Akelarre taldearekin (1985-1993) eta Kepa Junkerarekin (1994-95) ibili izan da lanean. Bakarkako bost disko kaleratu ditu Jexuxmai & Noizbehinka izenarekin, azkena Izar Uxo (2009). Aingura honetan Joseba Sarrionandiaren lehen poesia liburuko Ene eskribu guztiak poema musikatu du.

Hebraieraz Amschel dut izena,

gure amaren aitonak bezala.

Hura zen jakintsua, hura:

adats eta bizar zuri luzekoa,

egunero bainatzen zen ibaian,

neguan ere, orduan, aizkoraz

izotzean zulo bat irekirik.

Liburuak -aizkorak bezala-

zulo bat zabaldu behar du

gure baitan izozturiko itsasoan.

Luzaroan ihardun arren ere

ez dut deus ere erdietsi.

Ehortz nazazue Straschnitz hilerrian

eta ezereztu itzazue ene eskribu guziak.

Franz K.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)