Poema musikatuak

Jon Miner eta David Tijero

Asteartea, 2011-11-01

Jon Minerrek David Tijeroren Neure bakardadean janzteko testua musikatu du. Porroten bilduma liburuan topa daitekeen poema.

 

.

NEURE BAKARDADEAN JANZTEKO

Gaua abailtzean

hasi nuen eguna

iluntasuna

ezkutaleku aproposa zelakoan

neure bakardadean

janzteko eskatu nizun

haren itzal hotza senti zenezan

igortzen zuen isiltasuna entzunez

zure laguntasunean

biluzten ninduzun heinean

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)