Poema musikatuak

Jon Miner eta Miren Agur Meabe

Osteguna, 2011-07-07

Jon Minerrek Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan (Susa, 2010) liburuko 'Hitzordua' poema musikatu du. On egin!

HITZORDUA


Hurbildu zara,
sagarra eskuan.

Muxu nik sagarrari,
belauniko, hankei besarkaturik.

Metal-ura tuan,
ezpainen urrakada.

Esaten dizudan hitza
eta inoiz entzuterik ez dudana.

Murmurio bat, trago zuria,
iruntzitara jartzen nauen zure hazia.

Amodioa zera denean:
argia piztea gela huts batean.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)