Patta eta Pipi (Jesus Sudupe eta Juan Luis Zabala)
Asteazkena, 2011-07-27Jesus Sudupe Patta-k (Direción Obligatoria, Patta eta Sendaezinak) Juan Luis Zabalaren "Maitea besarkatzean" poema (Hautsia natza, BBK-Euskaltzaindia, 2000) musikatu du. Ea gustuko duzuen.
Maitea besarkatzean
hezur multzoa irudikatu nuen,
itsu, ezjakin, gauzaki huts,
haren haragiaren barruan.
Urrutiratu egin nintzen
besarkadatik, maitearengandik.
Desartikulatu egin nuen unea.
Izate biluzian sentitu nintzen,
hutsean ilun amildua.
Indarrez, etsi-etsian,
bizia estutu nuen beso artean,
edo heriotza akaso, bizi-bizi.
Utzi zure iruzkina