Amuak

Alfonso Sastreren "Zutoin beltza"

Asteartea, 2021-06-08

Booktegi proiektua irakurleon eskura uzten ari den ondarearen baitan aurkeztu du, berriki, Alfonso Sastreren Zutoin beltza (La columna infame, jatorrizkoan). Fito Rodriguezek apailatutako itzulpenaz gain, testuaren antzezpena ere ikus daiteke osorik sarean.

Fito Rodriguez idazle eta itzultzaileak ez du lehen aldia Alfonso Sastreren mundua euskaratzen. Aurretik ezagutu diogu Emmanuel Kanten azken egunak, Artezblai argitaletxearekin 2008an. Zutoin beltza ardazten duen torturaren gaiak ere izan du aurretik beste isla bat, Rodriguezen itzultzaile ibilbidean: Ariel Dorfman-en Herioa eta dontzeila publikatu zuen 2010an, Txalaparta argitaletxearen eskutik.

zutoin beltza

Zutoin beltza testuaren edizio honek aditu hainbat bereizgarri ere. Rodriguezek berak eman ditu azalpenak, liburuaren hitzaurrean:

(...)

Eva Forest idazle eta editorea, torturaren aurkako borrokalaria eta eskubide zibilen defentsan aritutako lagun konprometitua eta solidarioa izan zen, bizirik dagoen Alfonso Sastre bere bikotea bezain beste bederen, eta torturaren aurkako borrokan haien oinordekotza ez dugu ahaztu nahi.

Ildo horretatik, torturaren salaketarekin batera, haien omenezko ekitaldiak antolatu dira Euskal Herrian eta liburu honek, beraz, haien lekukotasuna eman nahi du. Horretarako Alfonso Sastrek 1986an idatzitako eta Eva Forestek 1993an argitaratutako La columna infame izeneko antzezpenaren euskal ordaina (Zutoin Beltza izenekoa) estreinakoz taularatu eta argitaratu dugu elebitan. Halaber, Sastrek Joseba Arregiren omenez idatzi zuen poema ere argitaratu nahi izan dugu hemen.

Esan bezala, Zutoin Beltza Alfonso Sastrek 1986an idatzitako antzerki pieza didaktiko txiki bat da, inoiz ez aurkeztua publikoaren aurrean. Izenburuak Milango zutabea gogoratzen du non herritarrak torturatuak izan ziren beste herritar batzuk egindako salaketengatik eta sortutako zurrumurru istorio faltsuak kausa. Hau dena 1630eko izurri beldurgarrian suertatu zen (orain bezalako sindemia garaian).

Egia esan, orduko salatarien ohorea baino gehiago torturatzaileen salaketa erakusten zuen aipatu zutoinak.

Pandemia, edo sindemia, sasoi honetarako testu honek gogoratzen digu giza eskubideek herritarren segurtasunarekin talka egiten dutela eta torturaren aurka azaltzeak giza duintasunaren aldeko ezinbesteko jarrera behar duela izan.

Testu horren aurrean, sarrera gisa, Eva Forestek 1975an argitaratutako Journal et lettres de prison (Éditions des femmes) liburuaren hitzaurrea dakarkigu hona. Hartan, bere soiltasunean, errepresioak ukitzen duen alde barnekoia eta haren aurkako elkartasunaren premiaz modu hunkigarriaz azaltzeko lekukotasuna ezin hobeagorik eskaintzen digu.

Antzezlana Hondarribiko Itsas Museoa audiotorioan eman zuten, 2021eko otsailaren 20an, Asier Hernandezek, Klara Badiolak, Olatz Beobidek eta Manu Gaigne Beobidek gorpuzturik. Jarraian ikus dezakezue osorik:

Albiste honen uberan:

Alfonso Sastre wikipedian.

Alfonso Sastre euskarari ekarriak-en.

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)