ZIPRIZTINAK 4: Egoitz Zelaia Perez
Ostirala, 2021-12-24ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak; laugarrena, Egoitz Zelaiaren eskutik.
ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.
Laugarren ZIPRIZTINA Egoitz Zelaiak dakar.
«Oraindik, ametsetatik ezin bizi daitekeela irentsi nahian nabil. Belaunaldi zaharrek hori diote: ametsetatik ezin daiteke bizi. Arrazoitik zerbait izango dute, azken batean, mundua benetan aldatu ahal izan zuten bakarrak dira, eta galtzaile atera ziren. Gu galtzaile haien seme-alabak gara eta irabazletzat hartu ohi dugu gure burua. Gizajoak gu. Ametsak eta ameskeriak!».
Hemen ikus dezakezue bideoa, zabaldu zipriztina.
Utzi zure iruzkina