Hegats aldizkaria

Hegats aldizkaria, 49

Asteazkena, 2018-06-13

Hegats aldizkariaren portadan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi ageri da. Bere ekarpen literarioa aztertu zuten hainbat adituk. Jose Austin Arrieta, Fito Rodriguez, Ander Iturriotz, Alaitz Aizpuru eta Gotzon Aurrekoetxearen analisiez gain, 1960an Jakin aldizkarian egin zitzaion elkarrizketa ekarri zuten gogora.  49Hegats-Txillardegi

Hegats aldizkaria, 47

Asteazkena, 2018-06-13

Hegats aldizkariaren 47. zenbakiak hizpide nagusi bakarra izan zuen: Xabier Lete. Jose Angel Irigaray, Lourdes Otaegi Imaz, Joxerra Garzia, Antton Valverde eta Xabier Mendigurenek bere poesia eta bere kantagintzari buruzko zertzelada ugari eskaini zituzten.  47Hegats-xabier-lete

Hegats aldizkaria, 46

Asteazkena, 2018-06-13

Hegats aldizkariaren 46. zenbakiak Kurdistan herrialdean jarri zuen arreta. Bertako kultura eta literatura izan ziren aztergai nagusiak 46Hegats-Kurdistan

Hegats aldizkaria, 40

Asteazkena, 2018-06-13

Hegats aldizkariaren 40. zenbakian antzerkia izan zen hizpide nagusi. "Euskal antzerkia", zehatz esanda. Ander Lipus izan zen elkarrizketa nagusiaren solaskidea. Bera da azalean ageri den aktorea. 40Hegats

Hegats aldizkaria, 39

Asteazkena, 2018-06-13

Literatura eta zinema gaiaren bueltan osatu zen aldizkari honetako "Txosten monografikoa". Laura Mintegi, Harkaitz Cano eta Aritz Gorrotxategiren azterlanak topatuko dituzue aipaturiko txostenean. Azalean, ordea, Anjel Lertxundi ageri da. Mikel Asurmendi kazetariak elkarrizketa sakona egin zion. Esteka honetan duzue aldizkaria eskuragarri:  39Hegats