Hegats aldizkaria

Hegats aldizkaria, 32

Asteazkena, 2018-06-13

Jesus Lasak Antonia Vicens eta Olga Xirinacsen narrazio bana ekarri zituen euskarara eta Lorea Agirrek Emilio Lopez Adan "Beltza" elkarrizketatu zuen. 32Hegats

Hegats aldizkaria, 31

Asteazkena, 2018-06-13

Jaume Pérez Montanerren poemak batu zituzten Hegats aldizkariaren 31. zenbakian. Andolin Eguzkitzak egin zituen itzulpen lanak. Elkarrizketaren txokoan, Arantxa Iturbe Joseba Intxaustirekin aritu zen solasean. 31Hegats

Hegats aldizkaria, 30

Asteazkena, 2018-06-13

Hegats aldizkariaren 30. zenbakian Ausiás Marchen "Zazpi poema" eta Josu Jimenez Maiaren "Semearen hatsa" narrazio saritua batu zituzten. Elkarrizketaren atala Salbador Garmendiari eskaini zitzaion. Ana Urkizak koordinatu zuen erredakzio taldea. 30Hegats

Hegats aldizkaria, 29

Ostirala, 2018-06-08

Itxaro Borda, Joxemari Carrere, Manuel Alonso Catalá, Itziar Laka eta Kirmen Uriberen sinadurak ageri dira Hegats aldizkariaren 29. zenbakian 29Hegats

Hegats aldizkaria, 28

Ostirala, 2018-06-08

"Ez daukagun itsas-hiztegi baterako zenbait hitz" gaia hizpide harturik, Pako Aristi, Joanes Urkixo, Ana Urkiza, Miren Agur Meabe eta Patxi Iturregik iruzkin bana osatu zuten. Tematika berekoa da Edorta Jimenez Ormaetxearen ekarpena: "Itsasoa, itsasotik ala kanpotik?". 28Hegats

Hegats aldizkaria, 27

Ostirala, 2018-06-08

2000. urteko ekainean eman zen argitara. Juan Luis Zabala eta Ismael Narbaitzaren idatzi bana, Jon Kortazarren kritika eta Gerraondoko Euskal Literatura izeneko artikulu sorta batu ziren Hegats aldizkariaren 27. zenbakian: 27Hegats