Irratsaioak

Abian da Xabier Lete Nazioarteko Poesia Saria

Osteguna, 2021-11-04

Xabier Lete Nazioarteko VI Poesia Saria antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak; abenduaren 5era arte aurkez daitezke lanak. Irudia: Iazko sariduna, Jon Gerediaga (beltzez).

Hona hemen Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren oinarriak.

Parte-hartzaileak

  • Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz.
  • Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.

Obren betebeharrak

  • Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 500 lerro izan beharko dute gutxienez
  • Lanak, euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

    Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (% 10) baino gutxiago atera bada argitara. Lehiaketa honetara aurkeztu ondoren eta saria publiko egin aurretik alderdi hauetakoren batean aldaketaren bat gertatuko balitz, egilea behartuta dago antolatzaileei jakinaraztera.

  • Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Aurkezteko epea eta moduak

  • Epea: obrak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 5ean amaituko da, 24:00etan (tokiko ordua). Une horretatik aurrera, online bidezko izena emateko ataria desgaitua geratuko da.
  • Aurkezteko modua:

    Lehiaketan izena ematea eta lanen aurkezpena modu telematikoan bakarrik egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako prestatutako “Nazioarteko Poesia Sariak” webgunearen bidez, urrats hauei jarraituz:

    • 1.urratsa: “Izen-ematea” atalean honako datu pertsonal, dokumentu eta onarpen hauek sartuko dira:

      • Egilearen izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
      • Nortasun Agiri Nazionalaren bi aldeak, eskaneatuta edo argazkia, jpg formatoan.
      • Sari honen oinarriak eta baldintzak onartzea, honako hauek bermatuz: bere egiletza eta lanaren izaera argitaragabea, osoa edo partziala, beste lehiaketa batean saririk jaso ez izana, eta sinatzaileak lanaren gaineko ustiapen eskubide guztien erabilera librea duela.
      • Datu pertsonalen babeseko klausula onartzea.

    • 2. urratsa:  Izen-ematea egin ostean, parte hartzaileak isilpeko kode bat jasoko du erregistratu duen helbide elektronikoan. Kode horrek balioko du lehiatzen den lana modu anonimoan aurkezteko.
    • 3. urratsa:  “Obra gehitu” atalean honako datu eta dokumentu hauek sartuko dira:

      • NAN zenbakia.
      • Jasotako kode isilpekoa eta besterenezina.
      • Lehiaketara aurkeztutako lanaren izenburua.
      • Lehiaketara aurkeztutako lana PDF formatuan, izenburuarekin bakarrik identifikatua. Beraz, ez du egilea identifikatzeko moduko xehetasunik izango. Lanak DIN A4 formatuko orrietan (210 x 297 mm) eta tarte bikoitzean idatzita aurkeztuko dira.

  • “Nire obra” atalean parte-hartzaileak bere obra sartuta dagoen egiaztatu ahal izango du, eta, beharrezkotzat jotzen badu, aldatu ahal izango du, aurkezteko epearen barnean.
  • Inola ere ez da onartuko beste modu batera bidalitako alerik, hala nola posta elektronikoz, postaz, edo aurrez aurre.

Saria

  • Sari bakarra egongo da, 12.000,00 euro gordinekoa, eta likidazioa indarrean dagoen zerga alorreko legeriaren arabera egingo da. Horrez gain, irabazleari garaikur artistiko bat emango zaio.

Epaimahaia

  • Saria lehiakortasun erregimenean emango da. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak Epaimahai bat izendatuko du, epaimahai hori literaturan adituak diren pertsonek osatuko dute.
  • Epaimahai kideak zeintzuk izango diren jendaurrean jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Saria ematea

  • Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak, Epaimahaiaren proposamena kontuan hartuz, deialdia ebatziko du, eta betegabekotzat deklaratu ahal izango du.
  • Sariaren irabazlea 2022ko martxoan jakinaraziko da publikoki. Erabakia apelaezina izango da.

Saritutako egilearen eskubideak

  • Saria jasotzen duen egileak, eskubidea du:

    • Bere obra argitaratuaren 100 ale jasotzeko.
    • Sariari dagokion diru-kopurua jasotzeko, horrekin bere jabetza eskubideak betez, bai imprimaketa bai prozesu digitalean edo/eta Interneten bitartez.
    • Jose Ramon Anda eskultoreak egindako sariaren garaikurra den artelana jasotzeko.

Saritutako obraren argitalpena

  • Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.

Saritutako egilearen betebeharrak

  • Saritutako egileak honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

    • Saritutako lanaren geroko edozein ediziotan obrak saria lortu duela aipatzea, modu nabarmenean, honako indikazioarekin: «Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria 2021».
    • Jabetza Intelektualari buruzko apirilaren 12ko 1/1996 Legearen arabera, saritutako obra argitaratzeko beharrezkoak diren jabetza intelektualaren eskubideak lagatzea.

Parte-hartzea, interpretazioa eta bestelakoak

  • Sari honetan parte hartzen duten pertsona guztiek oinarriak onartzen dituzte bere osotasunean.
  • Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, bere Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bitartez.
  • Epaimahaiak ebatziko du, irizpide literarioekin soilik, aipatuak izan ez diren alderdi guztiak.
  • Sarituak izan ez diren jatorrizko lanak suntsituak izango dira eta itzultze eskaerak ez dira onartuko.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)