Irratsaioak

Ekaitz Goienetxearekin solasean Irakurrieranen

Osteguna, 2018-05-31

Ekaitz Goienetxearekin Zaldi mamarroa (Elkar, 2018) liburua izan du mintzagai Gotzon Barandiaranekin, Irakurrieran irratsaioan. Jarraian entzun dezakezue osorik. (Argazkia: Berria).

zaldi mamarroa

Sinopsia:

Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera.

Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)