Iñigo Roquerekin "Errepidean" mintzagai
Astelehena, 2018-09-24Iñigo Roque elkarrizketatu du Gotzon Barandiaranek Irakurrieran saioan, Jack Kerouacen Errepidean (On the road) liburuaren itzulpenaren harira.
Iñigo Roquek Jack Kerouacen Errepidean nobela itzuli du, eta Pasazaite argitaletxearen eskutik plazaratu du. Gotzon Barandiaranek gidatutako elkarrizketa honetan Kerouacek idazketa prozeua, Beat belaunaldia, haien kide ezagunak eta ezezagunak... mintzagai izan dituzte.
Entzun hemen elkarrizketa osorik:
Zaharra da bidaia-bizitzaren metafora. Ez da, ordea, iraungi, ezta iraungiko ere. Jack Kerouac-ek ere bere ekarria egin zion kontaera horri, gu denok sortalde-sartalde eta ipar-hego eramanez Sal Paradise eta Dean Moriarty gogoangarrien ibileren bidez. Autobiografiatik asko duen eleberri honetan, pertsonaiak plazer eta salbamen bila abiatuko dira errepidean barrena, sexua, drogak eta jazza lagun.
Hirurogeiko hamarkadako kontrakulturaren abiaburuko testutzat jo izan da liburu hau. Orduan bila hasitako jendea (asko galduak) oraindik bila ari da, errepidean