Irratsaioak

Kattalin Miner Irakurrieran irratsaioan

Igandea, 2017-07-09

Kattalin Miner elkarrizketatu dute Irakurrieran irratsaioa, Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017) nobelaren harira.

Kattalin Miner elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan:

349_Nola heldu_azala_txiki_1

Sinopsia:

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)