Irratsaioak

Kirmen Uribe ekarrizketatu dute Irakurrieran saioan

Osteguna, 2017-07-13

Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) izan dute mintzagai Irakurrieran saioan, jarraian entzun dezakezue osorik.

 

Entzun hemen Gotzon Barandiaranek Kirmen Uriberi egindako elkarrizketa osorik:

Irakurri HEMEN liburua osorik

elkarrekinesnatzekoordua

Sinopsia:

Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila.

Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.

Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)